Piperpolis

Bilbo Hiria Irratia

Piperpolis, Bilbo Hiria irratiaren uhinetan dabilen hiri kulturala. Piperpolisko herritarrak sormenaz eta irudimenaz baliatzen dira, euren hirian fantasia eta errealitatea neurrri egokian nahasteko.
Eta Piperpolisen oso pertsonaia xelebreak bizi dira. John Trollope, esaterako, saioaren barruan daukan irratinobelan harrimena sortzen duten hainbat gauza egiten duena: La Salveko zubian armiarma batekin jolasten ibili, hodeitxo baten gainean jarri eta urruneko planetetaraino joan, … Sagutxua ere Piperpolisen bizi da, baina beti ezkutaturik, beraren aztarnei segika, entzuleek non dagoen asma dezaten lehiaketa moduan.
Eta Piperpolisen Ane Zabala eta Galder Perez ere bizi dira, irratigintzan eta antzerkigintzan hazi eta hezitakoak biak, uhinetako hiri kultural hau literatura, dantza eta antzerkiaren ikuskizunez apaintzeaz arduratzen direnak.

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.