Aiszirimola

Aisialdi hezitzailearen zirimola da honakoa. Hezkuntza formalaz eta ez formalaz hausnartu, gozatu eta bestelako balio askatzaileak sustatzeko baliabideak aireratu nahi ditugu mikrosaio hauetan. 15-20 minutuko irratsaio laburretan, hezkuntzaren alor ezberdinetan adituak izango ditugu entzungai. Elkarrizketa ezberdinak, artikulu bereziak, ipuin eta jolasen inguruko azterketak…
Gurasoei, hezitzaileei, irakasleei, ikasleei eta hezkuntzan interesa edo kuriositatea izan dezakeen edozeini zuzenduta dago AISZIRIMOLA, eta noizean behin, haur eta gaztetxoen heziketan hain garrantzitsuak diren ipuin, abesti eta jolasak ikasiko ditugu programa hauetan.
Bestelako hezkuntza sistema bat eraikitzen ari garelako, eta denon artean etorkizuneko jendartea iraultzeko haziak baditugulako… Ametsak piztu, tarteak poztu, eta zure erronkak errealitatez puztu!!
facebook / Urtxintxa Eskola

tuenti / Urtxintxa Eskola

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.