Jekill Doktorea

Jekill doktorea Aiaraldean ezaguna den profesionala dugu. Musikoterapiaren bidez jendearen gozamena eta aisia asetzen ditu. Zeintzuk dira metodo honen oinarriak? Ba argiak dira. Lehenbizi eskualde eta Euskal Herrian musikaz gozatzeko proposamen ezberdinak eskaintzen dizkizu. Lokal ezberdinetako ekitaldiak, jaietako kontzertu eta berbenak, etab. , denek dute kabida leku txiki honetan.

Horrez gain, agendari errepaso txiki bat egin ondoren, atzo, gaur eta biharko Euskal Herriko musikari buruzko informazio eta musikaren berri ekartzen dizu, zuen gozamenerako. Ez dauka estilo finkorik, musika lasaienetik musikarik kaineroenera pasa dezake aste batetik bestera. Hau da, hasiera batean Jekill dokotreak esakiniko dizuna. Hala ere aste batetik bestera sorpresa eta bitxikerien berri ere izango duzue.
Beraz ez ahaztu, astearte gauean zita garrantzitsu bat daukazu Jekill doktorearekin Aiaraldean irratian! Gozatu eta ondo pasa!

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.