Hau Mende Mixerablea

Hau mende mixerablea! bizitzea egokitu zaiguna! Txakurrek orain pijama janzten dute
Ta ume guztiek dituzte alerjiak Barbya enpresari egin zaigu Ez dakar pilarik bere kotxeak. Hau mende mixerablea! Ogia erostera goaz kotxez Gps-arekin Mozanbikera oporretan Travel puntuekin Eta umeak aspertzen dira gelan berdin-berdin Arbela elektronikoekin. Hau mende mixerablea! Gure janari guztia plastiko baten bilduta
turismoa egiten munduan hotzgailu baten barnean. Ta eroskik bitartean saldu ezin duenari lejia botatzen dio, inork aprobetxatu ez dezan. Hau mende mixerablea! Bruselasen, bulego zuri batean, zenbat esne ekoiztuko den sinatu dute, norbaiti burutik pasatu al zaio bere iritzia galdetzea Adunako behiari? Hau mende mixerablea!
Lanbiden esklabutza eskatzen belaunikoz eta arren Ta kalean protesta egiteko
Eskatzen dugu baimena Hau mende mixerablea! Artea rotonda baten barruan
dimentsio handiko Txatarra zatia omen da Ta ARTISTAK Copyrighta goraipatzen.
Amodio hitza aipatzen duten bakoitzean ordaindu beharko lukete.
Hau mende mixerablea bizitzea egokitu zaiguna! Izaki ortopedikoak bihurtu gara,
Megaenpresako langile tristeak, Inutilak, Erakuslehio baten presoak, Bizitza bizitzeko ezgaiak.
Hau mende mixerablea!
Likido bat oinarri duena! (atera kontuak)

Leave a Reply