FolkOn

Gu Raul eta Monika gara, “Nahasiak” musika elkarteko partaideak, eta irratsaio honetan folk musika zabaltzeko aukera aurkitu dugu. Bertan inguruko folk taldeak ezagutzeko aukera izango dugu. Taldeak elkarrizketatuko ditugu, baina baita artisauak eta folk munduan mugitzen diren pertsonaiak ere. Badakigu hasi berriak diren taldeei zaila egiten zaiela beraien burua ezagutaraztea, batez ere folk talde bat izanda, eta hemen aukera eskaini nahi diegu.

Baina irratsaioa ez dago taldeei bakarrik bideratuta. Folk musika gustokoa baldin baduzu, talde berrietaz aparte, agenda eta sare sozialak izango ditugu, non gustoko dituzuen taldeak non eta noiz joko duten jakingo duzuen. Eta sare sozialak zuekin kontaktuan egoteko erabiliko ditugu, zuen gustokoen taldeak ezagutzeko, inkestak egiteko, zuen iritziak entzuteko… zuek ere irratsaioaren parte zarete.

Eta azkenik folk musika entzuten hasi direnentzat, betiko taldeen berrikuspenak izango ditugu, beraien biografia eta istorioa ezagutuko ditugu eta beraien abesti ospetsuenak (eta ez hain ospetsuak) entzungo ditugu.

Sartu eta parte hartu. Zure etxean zaude.

SARESOZIALAK:

twitter: @aiaraldeafolkon

E-posta: aiaraldea.folkon@gmail.com

Facebook: http://www.facebook.com/aiaraldea.folkon

Leave a Reply