Euskrats

Euskrats musika elektronikoaren euskaldun zaleei zuzendutako irratsaioa duzue. Astero, Eder Mendiak eta Iera Garaiok dauden hamaika estiloetatik bat aurkeztuko digute, nazioarte mailako eta bertako dj-en berri emanez.

Azken nobedadeetarako eta nazioarteko zein tokian tokiko agendaz informatzeko unea ere izango dugu.

Hala ere, elektronika saio hauetan musika elementu nagusia bada ere, zu ere protagonista izan zaitezke. Zure ekarpenak sare sozial edo mail kontaktura bidali egiguzu, guztion arteko elkarlan bat bihur dadin.

Emanaldi bakoitzaren amaieran hurrengo asteko estiloa iragarriko denez, aste oso bat izango duzu gai horren inguruko zure ekarpena igortzeko.

Ongi etorri Aiaraldeko musika elektronikoko lehenengo irratsaiora!

Euskrats belarrira ezazu.

Peace and beats…

EMISIO ORDUA
OSTEGUNAK 23etatik 24ak arte
(Errepikapena): IGANDEAK 14etatik 15ak arte.
Jarri ezazu Euskrats Facebook-en

Leave a Reply